Skip to main content

(+34) 943 696 864 | zumeta@zumeta.com

Instalazioak

Zumeta Bizitegian landare aukera zabala aurki daiteke, 15.000m2-tan zehar instalazio moderno eta beharrezko ekipamenduz hornituak.

Adunan kokatutako negutegietan programa informatiko baten bidez barruko tenperatura egokia mantentzen da momentu oro. Bertan, bezeroentzako orgak prest daude erosketa ahalik eta erosoen egin dezaten. Instalazioak prest daude kamioi edota furgonetentzako salgaika era errazean kargatzeko plataformekin.

Produktuen banaketarako 4 kamioi eta furgoneta bat daude.

Negutegia sail desberdinetan banatuta dago:

    1. gunea: Barruko landareak
    2. gunea: Kanpoko landareak
    3. gunea: Denboraldiko landareak
    4. gunea: Lore artifizialeko gunea
    5. gunea: Bonsaiak
    6. gunea: Osagarri apaingarriak (zeramikak, saskiak, kristala, papera, zelofana, etab.)
    7. gunea: Osagarriak (turba, ongarriak, etab.)
    8. gunea: Lore moztua

Gainera, kafetegi txokoa dago, bezeroek erabiltzeko irekia, beti musikarekin goxatua.