Skip to main content

(+34) 943 696 864 | zumeta@zumeta.com

Zerbitzu integrala

ZUMETA BIZITEGIA, landareen salerosketara zuzendutako enpresa handizkaria da, kanpoko, barruko nahiz denboraldiko landareak eskaintzen ditu.

Honetaz gain, loradenda eta bestelako bezeroen beharrei erantzuna emateko, produktu aukera zabala dago.

  • Lore artifiziala.
  • Osagarriak. Apaingarriak: kristalak, zeramikak, saskiak, latoi nahiz plastikozko baseak… Landareentzako osagarriak: turba, ongarri mota desberdinak...
  • Bonsaientzako erakusmahai berezia eta hauen zainketarako beharreko osagarriak. Bezeroentzako lan-tresnak: guraizeak, kola, espraiak.
  • Landareen konposizioak ere egiten dira, batzuk aurrez eginak eta besteak bezeroen eskaeratara egokituak.
  • JJ LOREAK: Lore moztua zerbitzua eskaintzen du.

Beraz, loradenda batek behar dituen produktu guztiak aurki daitezke Zumeta Bizitegian.

EROSKETA ZERBITZUA:

Eskaerak telefonoz eta internet bidez egiteko aukera eskaintzen da. ON-LINE DENDA-ren bidez, Zumeta Bizitegiaren eskaintza eta azken produktuak momentu oro ezagutzeko aukera ematen du, baita zuzenean eskaera tramitatzeko ere.

BANAKETA:

Bezero bakoitzari eskatutako produktuak dendara eramaten zaizkio, horretarako banaketa-ibilbideak antolatuta dauzkagu toki guztietara iritsi ahal izateko. Zumeta Bizitegian banaketa-sare zabala daukagu, bezeroen beharrei ahalik eta modu azkarrenean erantzuteko.

Instalazioak guztiz prestatuak daude kamioi, furgoneta eta kotxeentzako.