Skip to main content

(+34) 943 696 864 | zumeta@zumeta.com

Produktu berriak Zumetan

Jakin badakizue Zumeta Bizitegia enpresa gaztea izan da belaunaldi ezberdinetatik datorrela. Horregatik guretzat garrantzitsua da berrikuntza, eta produktu ezberdinak ezagutzen eta probatzen joatea. Oraingo honetan ARTEVASI enpresarekin gatoz elkar lanean. Gu bezala, enpresa gaztea izateaz gain belaunaldi ezberdinetatik igarotako enpresa da, horregatik beraien produktuetan berrikuntza eta jakinduria azpimarratzekoak dira.

ARTEVASIREN produktuak polipropilenoz eginikoak dira eta horri esker arinak, praktikoak, sendoak eta bai kalean edo etxean errez egokitzen direnak dira. Nola ez birziklatu daitezke.

Jada Zumeta bizitegian daude produktuak eta nola ez gure web orrialdeko ONLINE atalean ere aurki ditzakezue.

Laster arte!