ZUMETA BIZITEGIA Ibarran (Gipuzkoan) hasi zen lanean 1990. urtean. 1.000 Metro karratuko bizitegi batean, gaur egun Adunan gaude ia 15.000 metro karratuko bizitegietan, bertan 12 langiletik gora lanean gaudelarik eta gure iharduerako ardatza landareen salmenta izanik.
Esan beharrik ez dago, guzti hau gure bezeroen konfiantzari esker izan dela, horren ondorioz gure produktuaren kalitateari eta gure bezeroaren arretari garrantzi berezia ematen diogu.
ZUMETA BIZITEGIA lore-saltzaileentzako bereziki sortutako gune batean kokaturik dago. Xarma gunea du izena eta bertan hiru enpresa desberdinek lan egiten dugu, alde batetik Flores Iruña lore moztuko salerosle nagusia. Bestetik, Irati Floral landare eta loreentzako akzesorioen salerosle nagusia eta azkenik gu, ZUMETA BIZITEGIA, kanpoko zein barruko landareen salerosle nagusiak.
Kalitatezko produktua
Bezero arreta ona
ZUMETA BIZITEGIA, S.L. IKF B20341020, Lardi auzoa 9, 20.150 Aduna GIPUZKOA, Tel. 943696864, zumeta@zumeta.com